XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pentsa! Gizaldi honetan 100.000 elaberri idatzi omen dira (43) 10 or..

Ingeleseraz dakienak, adibidez, urtero 2000 elaberri berri irakurtzeko aukera du (44) Hor berton.

Tokitan gaude gu! Urtero bostpaseirekin konformatu behar.

Eta denetara, 100 inguru izango dira orain arte argitaratu direnak.

Mickey Spillane-k dioenez, berak bakarrik bere polizia elaberrietatik 150.000.000 ale saldu omen ditu (45) L.b. VI, or..

Mario Pucio-ren 13.500.000 The Godfather saldu ziren Estatu Batuetan bakarrik eta Segal-en 20.000.000 Love Story.

Ez daukagu euskaldunok elaberri tradiziorik.

Kalte haundia guretzat.

Ez dugu oinarririk ez euskara aldetik ez literatura mugimendu aldetik.

Honatx zer dioen Charles Schug-ek:
(46) 7 or..
azken bi mendetako literatura, alde haundiz, lehenagotik zetorren tradizioaren atal kontsidera liteke.

Honen ustez, Faulknerrek, Joycek, Scott Fitzgeraldek, Virginia Woolfek erromantizismoaren eragin haundia izan dute.